Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzailearen nabigazio-esperientzia hobetze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, ulertuko dugu haien erabilera onartzen duzula. Konfigurazioa alda dezakezu, edo informazio gehiago lortu hemen Informazio gehiago Onartu

Legezko oharra


 
Parquenasaren baldintza orokorrak 
1.  Webgunearen titularraren identifikazio-datuak
Parquenasa
Virgen del Yugo errepidea z/g
PK:  31513 Arguedas (Nafarroa) IFK.- A31737455
Iruñeko Merkataritza Erregistroan inskribaturik: AGENCIA  MAYORISTA-MINORISTA  C.I.  NA-080
Emaila: reservas@sendaviva.com Tel: 948088100
 
2.  Sarrera
Legezko Ohar honek erabiltzaileak Parquenasaren (aurrerantzean, Sendaviva) webgune honetan egiten duen nabigazioa besterik ez du arautzen, eta ez da aplikagarria webgunearen bidez eskaintzen den inongo produktu eta zerbitzu kontratatzeko eta/edo emateko.
Kontratazio-baldintza orokorrek arautuko dituzte erabiltzaileak webgune honen bidez kontratatu ditzakeen produktuak eta zerbitzuak; erabiltzaileak edozein unetan kontsultatzeko moduan daude baldintza horiek, bai kontratatzeko prozesuan zehar, bai aurretik. Ezinbestekoa da baldintza orokor horiek aurretik onestea Sendavivak bere webgunearen bidez eskainitako edozein produktu edo zerbitzu kontratatzeko; horren berri emanen zaio unea iristen denean.
Webgunean sartu ahal izateko, erabiltzaile guztiek aurretik irakurri eta onartu egin behar dituzte Legezko Ohar honetan dauden zehaztapenak.
Erabiltzailea webgunean sartzeak eta gero hura erabiltzeak berekin dakar ados dagoela eduki guztiarekin, espresuki, modu osoan, eta batere erreserbarik gabe.  Sarbidea doakoa da.  Erabiltzailea ez balego ados Legezko Ohar honekin, atera egin beharko luke webgunetik, eta ezin izanen da sartu hartan eskaintzen diren produktu eta zerbitzuetan, ezta haiek erabili ere.
Erabiltzaileak aditzera ematen du adinez nagusia dela, eta behar adinako gaitasun juridikoa duela Legezko Ohar honetan xedatutakoari lotzeko. Era berean, espresuki eta salbuespenik gabe onartzen du bere erantzukizunpean bakarrik sartzen dela webgune honetan eta hura erabiltzen duela.
Webgunean sartzea doakoa da, eta ez dago aurretik harpidetu edo erregistratu beharrik hura ikusteko.
Beste webgune batzuetarako konexioak, baita erabiltzaileak haien gainean egiten duen erabilera ere, lotuta daude jarraian xedatzen denarekin, eta webgune horiek eskatzen dituzten betekizun espezifikoekin ere, halakorik balego. Espresuki debekatuta dago baimendutakoa ez den beste edozein erabilera. Sendavivak alde bakarretik aldatzen ahalko ditu, eta egokitzat jotzen duen edozein momentutan, honako hauek guztiak: webgune honen konfigurazioa, ematen den zerbitzuaren baldintzak, erabiltzaileen esku jarri kontratatzeko moduko produktu edo zerbitzu gehiago edo gutxiago, haiek eten aldi baterako edo behin betiko, webgune-zerbitzu hau emateari utzi, edota haietarako sarbidea galarazi. Betiere, posiblea bada, erabiltzaileari aldaketaren berri ematen ahaleginduko da Sendaviva, webgunean argitaratuz. (Hori guztia alde batera utzi gabe webgunearen bidez produktuak edo zerbitzuak kontratatu dituzten bezeroekiko dituen obligazioen betebeharra).
  
3.  Erosketa-prozedura www.sendaviva.com webgunean.
3.1.  Salerosketa www.sendaviva.com webgunearen bidez.
www.sendaviva.com webgunearen bidez produktuak eta/edo zerbitzuak erostea produktu bakoitzaren kontratazio-baldintza orokorren mende dago, bai eta, halakorik balego, produktu edo zerbitzu jakin batzuetarako ezarri daitezkeen beste edozein baldintza partikularren mende ere; azken horien berri emanen zaio haiek eraginkortasunez kontratatu baino lehen.
Erabiltzaileak webgune honen bidez eskainitako produktu eta/edo zerbitzu bakoitzaren kontratazio-baldintza orokorrak ikusten ahalko ditu, edozein unetan, zerbitzu edo produktu hori kontratatzeko prozesuan zehar.
Bai kontratazio-baldintza orokorrak, bai haiei dagozkien kontratuak (bidaia-kontratu konbinatua, horri buruzko legeak exijitutakoa) gaztelaniaz daude idatzita.
Ez da beharrezkoa erabiltzailea aurretik erregistratzea webgune honen bidez eskainitako produktuak eta/edo zerbitzuak eskuratzeko.
Nolanahi ere, erabiltzaileak 18 (HEMEZORTZI) urtetik gorakoa izan behar du Sendavivaren webgune honetan nabigatzeko eta bertan eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko.  Hala ez bada, bertatik atera egin beharko du berehalakoan.
Kontratazio-prozesuan zehar eta produktuen eta/edo zerbitzuen erreserbak behar bezala formalizatze aldera, dagokion formulario elektronikoa betetzeko eskatuko dio Sendavivak; horretan, oinarrizko datu pertsonalak idatzi beharko ditu pantailan jasoko dituen jarraibideak aintzat hartuz. Formularioa bete eta gero, espresuki onartu beharko du.
Erosketa-egintza bakoitzak berekin ekarriko du modu ezeztaezinean irakurri eta onartu izana Sendavivaren merkataritza-transakzioak arautzen dituzten baldintza orokorrak zein partikularrak. Adierazi den bezala, bai kontratatzeko prozesuan, bai horri dagozkion erreserbak formalizatu aurretik, haiek ikusteko aukera izanen du erabiltzaileak, nahi duen guztia kontsultatu ahal izateko.
Sendavivarekin zorrak edo ordaindu gabeko saldoak dituzten erabiltzaileen kasuan, Sendavivak bere egiten du webgunerako sarbidea galarazteko eskubidea.
3.2.  Kontratu egin ondorengo informazioa.
Erosketa gauzatu eta gero eta lehenbailehen, betiere erosketa gauzatu denetik hogeita lau ordu iragan baino lehen, Sendavivak egindako kontratazioaren ziurtagiri bat bidaliko dio erabiltzaileari emailez; harekin batera, kontratatutako produktua edo zerbitzua arautzen duten baldintza orokorren –aurretik onartuak izanen ditu erabiltzaileak– kopia bat ere bidaliko dio, bai eta Sendavivak erosketa behar bezala burutu dadin interesekotzat jotzen duen beste edozein informazio gehigarri eta osagarri ere.
 
4.  Sendavivaren eskubideak eta betebeharrak
•Produktu eta/edo zerbitzuen erreserbak behin formalizatuta, Sendaviva behartuta dago erreserba horietatik eratorritako betebeharrak betetzera, erabiltzailearekin egin litezkeen komunikazioen sekretua eraginkortasunez ziurtatzera, bai eta gerta litezkeen erreklamazioei erantzutera ere.
www.sendaviva.com, webgunearen bidez produktuak eta/edo zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duen web zerbitzuaren hornitzaile gisa, erabiltzaileei eskaintzen zaien web zerbitzua mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo besterik gabe hura hobetzeko lanak eginez gero, webgune hau aldi batez bertan behera uzteko eskubidea du Sendavivak aurretik abisatu gabe, eta, ondorioz, erabiltzaileak produktu edo zerbitzu jakin batzuk edo guztiak erreserbatzeko aukera ere; nolanahi ere, hala gertatzen bada, erabiltzaileei jakinaraziko die inguruabarrek horretarako aukera ematen badute.
  Edozein kasutan,  egindako erreserbetatik eratortzen zaizkion betebeharrak bete beharko ditu Sendavivak.
•Erabiltzailearen kontura eta arriskupean gelditzen dira webgunearen bidez haiei jakinarazitako zerbitzu eta/edo datu eta/edo informazioen gainean egin dezaketen erabilera.  www.sendaviva.com webgunearen bidez produktuak eta/edo zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duen web zerbitzuaren hornitzaile gisa, Sendavivak ziurtatzen du www.sendaviva.com webgunearen bidez eskainitako produktu eta/edo zerbitzuen gainean ematen duen informazioa zuzena dela, eta hark aginduko duela alderdien artean produktua edo zerbitzua kontratatu eta gero. Aitzitik, Sendavivak ez du ziurtatzen hirugarrenek –halakorik balego– hornitutako edukia, ez eta erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak erabil dezaten emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztapena, egokitasuna edo komenigarritasuna ere.  Era berean, Sendavivak ez du erantzukizunik hartzen webgune honetako estekak erabiliz gero beste webgune batzuetatik edo hirugarrenetatik eskura daitekeen informazio edo edukiaren gainean.
•Sendavivarenak dira webgune honen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak. Eta konpainia horrek bakarrik gauza ditzake erreproduzitzeko, banatzeko, jendartean komunikatzeko eta aldatzeko eskubideak.
 
5.  Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak
•Uneoro,  erabiltzaileak webgune honetako zerbitzuen gaineko erabilera zilegi bat egin behar du, indarreko legearekin bat, eta, halaber, Sendavivaren edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatu behar ditu. Horri dagokionez, erabiltzaileak ziurtatzen du webgune honen bidez garatuko dituen jarduerak bat etorriko direla legearekin, moralarekin, ordena publikoarekin, ohitura onekin eta inola ere ez direla iraingarriak izanen Sendavivaren izen onarentzat edo merkataritza-irudiarentzat, ezta beste erabiltzaile batzuentzat edo hirugarrenentzat ere.
•Erabiltzaileak ez du eginen, Sendavivak haren esku jarritako zerbitzuen bitartez, edukiei kalte egiten dien edo haiek aldatzen dituen inolako ekintzarik, eta, halaber, ez dio oztoporik jarriko webgunearen funtzionamendu zuzenari; beraz, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, ez du transmitituko birus informatikoak eraman ditzakeen elementurik, ez eta webgune hau –ez osorik ez zati bat– eragotzi edo eten dezaketen elementurik ere, eta, halaber, ez du eragotziko edo eskuratuko beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa.
•Sartutako datuen egiazkotasunaren gainean erabiltzaileak duen erantzukizuna, halakorik egin badu edozein arrazoirengatik, esklusiboa da, eta, beraz, datu faltsuak edo ez-zehatzak emanez gero, Sendavivak bere egiten du webgune honetarako sarbidea hari galarazteko eskubidea.
 
6.  Kanpoan utzitako bermeak eta erantzukizunak webgunearen funtzionamenduagatik.
www.sendaviva.com webgunearen bidez produktuak eta/edo zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duen web-zerbitzuaren hornitzaile gisa, Sendavivak ez du ziurtatzen uneoro webgune honen eta bertan erabiltzailearen esku jarritako erreserba-zerbitzuen funtzionaltasunaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna. Horrela, webgune honen eta bertan erabiltzailearen esku jarritako erreserba-zerbitzuen funtzionaltasunaren erabilgarritasun eta jarraitutasun faltagatik erator daitezkeen kalte eta galeren –edozein dela ere haien izaera– gaineko edozein erantzukizun kanpoan gelditzen da, baita erabiltzaileek webgune honi emandako edozein erabilgarritasunaren gaineko beste edozein erantzukizun ere.  Nolanahi ere, Sendavivak ahalegin onenak eginen ditu webgune honen erabilgarritasun jarraitua mantentzeari begira.
  Arestian xedatutakoa, aurretik ere adierazi den bezala, Sendavivak eskainitako zerbitzuari dagokio bakarrik, eta ez da aplikagarria bezeroak eskura zitzakeen produktu eta/edo zerbitzuetan, ez eta Sendavivari horregatik dagozkion betebeharretan.
•Sendavivak erabiltzaileen esku jartzen dituen datu pertsonalen pribatutasun-sistemek galarazi egiten dute hirugarrenak datu horietara sartzeko aukera. Erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna ziurtatzeko behar diren segurtasun-neurri guztiak –bai teknikoak, bai antolakuntzakoak– ezarri ditu Sendavivak.   Horri dagokionez, Sendavivak ez du inolako erantzukizunik bereganatuko ezagutza hori gertatuz gero eragindako kalte-galerengatik.
•Sendavivak gai horri buruzko segurtasuna ziurtatzeko neurri egoki guztiak ezarri baditu ere, eta webguneak birusik edo antzeko elementurik ez duela baieztatzen badu ere, ez du kontrolatzen ez ziurtatzen birusik edo beste elementu batzuk ez daudela webgune honetako edukietan, hirugarrenek asmo txarrez sartutakoak, zeinak alterazioak sor ditzaketen erabiltzailearen  informatika-sisteman (software eta hardware) edo haren informatika-sisteman bildutako dokumentu elektroniko zein fitxategietan. Sendavivak ez du inolako erantzukizunik bereganatuko edukietan egon litezkeen birusek informatika-sisteman, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta halakoetan sortutako kalte-galerengatik, edozein dela ere haien izaera.
•Sendaviva ez dago behartuta kontrolatzera eta ez du kontrolatzen erabiltzaileek webgune honen eta bertako zerbitzuen eta edukien gainean egin dezaketen erabilera.  Bereziki, sozietate honek ez du ziurtatzen erabiltzaileek webgune hau eta bertako edukiak baldintza orokor hauekin bat erabiltzen dituztela, eta, halakorik balego, aplikatzekoak diren baldintza partikularrekin bat; halaber, ez du ziurtatzen modu arduratsuan eta zuhurrean erabiltzen dituztela. 
•Erabiltzaileak onartzen du Sendavivak fede onez sortu eta garatu duela  www.sendaviva.com webgunea, eta horretarako barne- zein kanpo-iturrietatik datorren informazioa erabili duela, eta egungo egoeran eskaintzen diela erabiltzaileei; halaber, Sendavivak erantzuten du berak emandako informazioa benetakoa eta erreala dela, baina ez du ziurtatzen hirugarrenek webgunearen bidez emandako informazioaren egiazkotasuna.  Horregatik, erabiltzaileak libratu egiten du Sendaviva edozein erantzukizunetatik www.sendaviva.com webguneak nabigazioan zehar sor liezaiokeen edozein fidagarritasun, erabilgarritasun eta uste faltsurengatik, eta, halaber, hirugarrenek webgunearen bidez eskainitako produktu eta/edo zerbitzuen gainean egin litzaketen adierazpen edo iritziengatik.
 
7.  Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honetako edukien gaineko eskubide guztiak Sendavivarenak dira; salbuespena dira horrekin edukien horniketarako kontratu bat sinatu duten enpresenak, horiek jabetza intelektual eta industrialeko nazioko zein nazioarteko arauek babestuta baitaude.
Sendavivarenak dira, era berean, diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, Sendavivaren zeinu bereizgarriak edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea edota bere kodeak, letra-tipoa eta objektua, eta abar; izan ere, haiek guztiak ustiatzeko eskubideak ditu Sendavivak, legez eta modu esklusiboan.
Webgune horretara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu arestian aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga eta saldu, edo lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu.
Erabiltzaileak ikustea eta behera kargatzea baimentzen da, betiere erabilera pertsonalerako bakarrik, inoiz ez erabilera komertzialerako, eta erabiltzaileak ezin izanen die hirugarren pertsonei edo entitateei zabaldu.
Baldintzok aplikatuko dira Sendavivarekin kolaboratzen duten enpresen titulartasunekoak izanda ere web honetan agertzen diren grafiko edo diseinuetarako, kontrakorik adosten ez bada.
Erabat galarazita dago erabiltzaileak webgune hau aldatzea edukian eragin badezake, adibidez esteken (edo linken) edo antzekoen bidez.
Sendavivak zainduko du webgune honetako edukiek izaera pornografiko, xenofobo, baztertzaile, arrazista edota iraintzailerik ez izatea, eta indarkeria ez bultzatzea ere bai. Modu berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein inguruabar saihesten ahaleginduko da.
 
8.  Datu pertsonalen babesa (pribatutasun-politika)
Datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoan –abenduaren 13koa– ezarritakoa betetzeko, SENDAVIVAk aditzera ematen du: Bildutako datu pertsonalak bere erantzukizunpean dagoen fitxategi batean sartuko dira; eskatutako produktu edo zerbitzua behar bezala garatzea, betetzea eta ematea da horren helburua, bai eta SENDAVIVArekin duzun harremanaren beste edozein alderdi ere.  Zure datuak SENDAVIVAren agentzia-zirkuituko entitate guztiei jakinaraziko zaizkie, zuri zerbitzu integral eta deskokatua emateko. SENDAVIVAk kasu guzti-guztietan errespetatuko du zure datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna; halaber, zehaztutako helbururako erabiltzeko konpromisoa hartzen du, baita hori dela-eta legeak ezarritako betekizun guztiak betetzeko ere.
Honako hauek egiteko aukera ematen dio erabiltzaileari webgune honek: gure argitalpenak jasotzeko harpidetu, edukiak hirugarrenekin partekatu, iradokizunak egin eta gurekin harremanetan jarri.  Nolanahi ere, erabiltzaileak bere datu pertsonalak ematen baditu helburu horretarako, SENDAVIVAk tratatu eginen ditu haren eskaera asetzeko.
Edozein kasutan, erabiltzaileak datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak gauzatzen ahal ditu, Sendavivara joaz.
 
9.  Hipertestu-estekak edo -loturak
Hirugarrenek ezin izanen dute framing-erlaziorik jarri haien webguneen eta webgune honen artean.
Sendavivak kudeatzen ez dituen beste web-atari edo webguneetarako estekak edo loturak izanen balitu webgune honek, sozietate honek aditzera ematen du ez duela inolako kontrolik web-atari edo webgune haien gainean, eta ez dela haietan dauden edukien erantzule.  Webgune honetan ager litezkeen estekak informazio-erreferentzia gisa bakarrik eskainiko dira, eta ez da inolako baloraziorik egiten haietatik eskainitako eduki, jabe, zerbitzu edo produktuen gainean.
Nolanahi ere, Sendaviva libratu egiten da erantzukizun guztietatik hirugarren horiek emandako zerbitzuei dagokienez, haiei lotuta jar litezkeen erreklamazio eta demanden aurrean, edozein dela ere haien izaera.
 
10.  Klausulen baliogabetasuna eta eraginkortasunik eza
Webgune honen nabigazio eta erabilerari buruzko baldintza orokor hauetako edozein klausula baliogabe edo ez-eraginkor adieraziko balitz –osorik edo zati batean–, bakarrik baliogabe edo ez-eraginkortzat jo den xedapen horretan edo horren zatian eragingo du, baina gainerako baldintza orokor guztiek indarrean jarraituko dute, eta, beraz, xedapen hura edo haren zati bat ez balego bezala joko da; salbuespena litzateke hura funtsezkoa izatea baldintza orokor hauetan, eta horien osotasunean eragitea.

11.  Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Espainiako legeriak arautuko ditu www.sendaviva.com webgunearen erabilera eta nabigazioari buruzko baldintza orokor hauek, baita erabiltzailearen eta Sendavivaren arteko edozein erlazio ere.
Baldintza orokor hauetatik edo erabiltzailearen eta Sendavivaren arteko erlazioetatik eratorritako edozein auzi, legearen arabera egokiak diren Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenen pean geldituko da.
 
12.  Cookieen politika
Web-atari honek cookieak erabiltzen ditu nabigazio eta informazio egokia errazteko. Gure cookie-politika espresuki onartzen baduzu erregistro-fasean eta/edo webguneko orrietan zehar nabigatzen jarraitzen baduzu korritze-barra erabiliz, edota atal eta menuetan sartuz, cookieen instalazioa eta erabilera onartzen duzula ondorioztatuko da ekintza horretatik.
Zer dira cookieak?
Erabiltzaile baten ekipo terminalean deskargatzen diren gailuak dira cookieak. Haiei esker, erabiltzaile jakin baten gisara identifikatzen zara, eta zure nabigazio-lehentasunak biltzen dira.
Cookieak funtsezkoak dira web-atari baten funtzionamendu zuzenari begira. Cookieek ezin diote kalterik egin zure ekipoari. Argi izan cookieek ez dutela ordenagailuan bildutako informazioak irakurtzerik.
Zer cookie mota erabiltzen du web-atari honek?
Saio-cookieak: Cookie horiek beharrezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan, erabiltzaileek saioa has dezaten edota etengabe nabigatzeko hizkuntza edo herrialdearen aukerak gogoratuta. Erabiltzailea identifikatzeko balio dute, erregistro-atal batera sartzea beharrezkoa balitz. Cookie horiek gabe, erabilgarri dauden zerbitzu asko ez leudeke erabiltzeko moduan. Cookie horiek iraungi egiten dira nabigatzailea itxi ondoren edo hilabete igaro ondoren.
Cookie funtzionalak edo publizitatekoak: Zuk egindako aukeraketak gogoratzeko aukera ematen dute cookie horiek, adibidez, erabiltzaileak onartu dituen zehaztapenak eta baldintzak gogoratzeko, eta, gainera, ezaugarri hobeak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkio; esaterako, iragarki garrantzitsuenak edo harentzat erabilgarri eta interesgarrienak erakuts diezazkioke, edo beti iragarki berbera ikusaraztea galarazi.
Cookie teknikoak: Informazio generikoa eta anonimoa tratatzen dute horiek; datu pertsonalik ez da sartzen horretan; besterik gabe, erabiltzailea zer orrialdetatik datorren gogoratzen dute. Webgunearen funtzionamendua hobetzea da haren helburu nagusia.
Hirugarrenen cookieak: web atari batean instalatzen dira, baina ez dira berez une horretan bisitatzen ari den atariarenak. Beraz, cookie horiek hirugarren baten domeinuaren espezifikoak dira, eta, ondorioz, hark ikus eta kudeatu dezake haiek bildutako informazioa. Zure bisitaren informazioa biltzen dute, datu anonimoen gaineko ebaluazioak edota estatistika-kalkuluak egiteko, edo, bestela, zerbitzuaren jarraitutasuna ziurtatu eta webgunean hobekuntzak ezartzeko. Era berean, cookie-mota horiek zure interesetara egokitutako iragarkiak erakusteko balia daitezke.
Nola kudeatu ditzaket cookieak?
Bere nabigatzaileko lehentasunen menura sar daiteke erabiltzailea, eta konfigurazioa alda dezake cookieak instala ez daitezen, badaudenak ezabatzeko eta/edo haiek kentzeko webguneko beste orri batzuetan nabigatzen hasi baino lehen.
Gogorarazten dizugu cookieen instalazioari uko eginez gero, balitekeela hark zerbitzuan eragitea, eta haren erabilera zuzena galaraztea –hein batean edo osorik–.